Albistea entzun

Von Humboldt katedra jasoko du Enrique Zuazuak ostegunean

Enrique Zuazua.
Enrique Zuazua. LUIS JAUREGIALTZO/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2019ko maiatzak 3

Datorren ostegunean Berlinen egingo duten zeremonian, Alexander von Humboldt katedra emango diote Enrique Zuazua matematikariari. Euskara ikertu zuen Wilhelm von Humboldten anaia gaztea izan zen Alexander zientzialaria, eta haren izena duen fundazioak ematen du saria, ikertzaileen lana bultzatzeko: 3,5 milioi euro denera. Erlangen-Nurenbergeko Friedrich Alexander Unibertsitatean arituko da ikertzailea.

Zuazua Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen, 1961ean. 1984an, Matematika Zientzietan lizentziatu zen EHUn, eta, hiru urte geroago, doktore bihurtu zen, 29 urte baino ez zituenean. Matematika aplikatuetan lan egiteko eman diote katedra Zuazuari, besteak beste klima aldaketa aurreikusteko ere erabil daitezkeen eredu matematikoak garatzeko.

Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa ministro Anja Karliczek eta Humboldt Fundazioko presidente Hans-Christian Paperen eskuetatik jasoko du izendapena Zuazuak, Deutsche Telekom konpainiaren egoitzan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arturo Campion euskaltegiaren 50. urteurrenaren besta, atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Beste hamaika istorio bizitzear

Yasmine Khris

IKA Iruñeko Arturo Campion euskaltegiaren 50. urteurrena kari, egun osoko besta egin dute. «Etxea» aurkitu zutela gogoratzera joan dira ikasle berriak, ikasle ohiak eta irakasleak.
 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Albokari izaera mitologikoa eman zaio: benetan, jotzea ez da hain gaitza»

Amaia Igartua Aristondo

Kantuak entzuten, eta partitura irakurtezinek lagunduta: hala ikasi du alboka jotzen Koteronek. Autodidakta izan da: tresnaren inguruan ezer gutxi egon denez, sortuz joan behar izan du, beste batzuekin batera. Filosofia irakaslea da ogibidez.
Paul Verhoeven zinemagilearen <em>Benedetta</em> filma (2021) euskarazko azpidatziekin ikus daiteke Movistar Plusen. ©BERRIA

Movistar Plusen 148 film azpidatzi zituzten euskaraz 2021. urtean

Urtzi Urkizu

Iaz, 31 telesailetako 279 atalen euskarazko azpidatziak jarri zituen plataformak. Konpainiak 2014an hasi zuen akordioa Jaurlaritzarekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...