Eusko Lebebiltzarrerako hauteskundeak. IRITZIA

XX. mendeko eskolatik XXI. mendeko hezkuntzara

Gurutze Ezkurdia Arteaga - EHUko irakaslea

2016ko irailak 16

Gizarte modernoaren ezaugarria da Hezkuntza eta Osasun Sistema sendoa eta ondo antolatua izatea. Hauteskunde garai honetan hausnarketa egiteko aukera ona dugu. Euskal Herriko hezkuntza arloa legedi ezberdinen arabera arautua dugu, eta horrek ez dio mesederik egiten ez euskal hizkuntzari ezta euskal kulturaren erreprodukzioari ere, ez baitugu, beste estatu moderno batzuek duten moduan, modu sistematikorik gure kultura eta ezagutzak antolatzeko.

Alfabetatze unibertsala lortzeko derrigorrezko eskolaratzea antolatu zen XX. mende hasieran, besteak beste, erdara ikasteko. Estatuak eskola nazionalak antolatu zituen; Udalek, hirietako udal eskolak, eta Aldundiek, auzo eskolak. Mende amaieran, Trantsizio garaian, euskararen berreskurapena eta euskalduntze prozesua eskolaren ardurapean jartzea erabaki zen, eta horrek ekarri zuen XX. mendeko azken bi hamarkadetan, EAEn batez ere, euskararen irakaskuntza denontzat zabaltzea. Ondorioz, eta aparteko ahalegina egin ondoren, euskararen ezagutza orokortu egin dugu gazte belaunaldien artean. Horretarako eragin zuzena izan dute Autonomia mailan onartu ziren legeek, eta herri mugimenduen ondorioz antolatu ziren Ikastolen sareek eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko mugimenduak; Euskal Curriculumaren aldarrikapena egin da, lurralde autonomiko eta iparraldeko eskoletan curriculumaren garapen desberdina lortuz, Hegoaldeko LOMCE legeari aurre egiteko Heziberri legea onartu da eta hemen aipatu ezin ditugun beste zenbait egintza egin dira. Asko egin dugu, hori ezin dugu ukatu. Baina ez da nahikoa, antza.

Egia dena da zatiketa administratiboak Euskal Herriko eskola eta ikastetxeetan curriculum desberdinak irakastea ahalbidetzen duela, curriculum estataletan oinarritua. Eta horrek dakarren ondorio zuzena da gure hizkuntza irakasten dugula, baina, hainbat ikerketak dioten bezala, ikasten den curriculumak ez duela gure kulturaren erreprodukzioa bermatzen. Euskaldunak bai, baina estatuetako edukietan heziak dira gure gazteak. Euskararen ezagutza zabaltzea lortu dugu, ez ordea erabilera.

Nondik gabiltza eta nora goaz?

Askorentzat ematen du gure topea lortu dugula. Euskaldunduta dago sare osoa, aukera dugu euskaraz ikasteko EAE guztian. Nafarroan eta Iparraldean oraindik ez, baina ari dira bidea egiten. Kasu guztietan pertsonen gogoan eta aukeran oinarritutako sistema bati erantzunez. Pertsonen eskubidea dago kolektiboen eskubideen gainetik, eta, kulturen kasuetan, eskubideak kolektiboak ere badira.

Egoera ez da erraza, asmoen arabera ebatziko bada egoera. Hainbat pertsona dago Espainian gauden moduan jarraitzeko asmoarekin. Erosoena da. Batzuentzat, Autonomiari esker LOMCEri aurre egiteko legeak egiterik izan dugu, eta Espainiako hurrengo legea etorri arte irauterik izan dugula defendatzen dute. Beste multzo bat dago haratago begiratzen duena eta salto egitearen premia nabarmentzen duena. Kasu horretan, Europari edo herrialde garatuei begira jartzen gaituzte, etorkizun berri eta zabal bati begira, ez erraza baina bai ilusioz betea.

Egin dugun ibilbidea ahaztu barik, hobera egin behar dugu. Eskolaren antolaketa berria eta gurea behar dugu, euskalduna eta gure antolaketa administratibo propioan oinarritua. Puntako ezagutzetan eta metodologietan oinarritutako irakaskuntza antolatu behar dugu, Frantziako eta Espainiako estatuetako eskolatik haratago dagoen errealitate aurrerakoi eta dinamikoa sortuz, XXI. mendeko belaunaldiak behar bezala hezteko. Horretarako:

? Hezkuntza Sistema propioa arautzen duen Lege orokorra osatu behar da, lurralde administratiboen gainetik gutxienekoak hitzartuz. Ezin dugu jarraitu Espainiako etengabeko lege aldaketen menpe; Europara eta herrialde garatuagoetara begiratu behar dugu, eta haiengandik ikasi.

? Curriculum bakarra eraiki behar dugu, zeinetan, haurraren eskubideak oinarri hartuta, pertsona bakoitzaren gaitasunak landu behar diren, modu pertsonalizatuan, neurozientziak azken aldiotan irakasten digun bideari jarraikiz. Curriculumak sakonki landu behar ditu arlo zientifikoa, humanista eta teknologikoa, etikoa eta filosofikoa, baita eskulanen mundua ere. Eta dantza musikarekin uztartu, zergatik ez curriculumean? Metodologiak aldatu eta gaurkotu behar ditugu, ikaste-irakaste prozesuari iraulketa emanaz.

? Euskara hizkuntza akademikotik euskara bizira: euskara curriculumaren ardatzean uztartu behar da. Baina euskara ez da bakarrik hizkuntza, unibertsoa baizik, eta horretan murgildu behar ditugu etorkizuneko herritarrak. Euskaldunak eta eleaniztunak izan behar dute etorkizuneko herritarrek.

? Hori guztia lortzeko, irakasleen eta maisu-maistren heziketa prozesua aldatu beharra daukagu, hobetu, metodologietan eta curriculumean sakonduz.

Oraindik lanak baditugun arren, bidean goaz. Hala bedi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

985 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; egindako testen %8,7

985 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; egindako testen %8,7

Arantxa Iraola

Erietxeetan ere gero eta toki gehiago behar dute gaixoentzat; Osakidetzan, adibidez, azaro amaierako kopuruak gainditu dira.

Gasteizko alde zaharreko kale batean, tabernak itxita, abenduaren 12an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Gasteizen tabernak eta jatetxeak itxi beharko dituzte bihartik

Berria

Arabako hiriburuan 547 koronabirus kasu eduki dituzte azken bi asteotan.

Bilboko Udaletxea, artxiboko irudi batean ©Luis Tejido/ Efe

Denera, 63 udalerri daude eremu gorrian

Berria

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako 33 herrik dute azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago, eta, horietan, ostalaritza ere itxiko dute bihartik, lehenagotik itxita ez badago.

Arantxa Tapia eskuinean, urrian Zaldibarko zabortegira egindako bisita batean. ©Marisol Ramirez

Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten zabortegi gehiago eraikitzea

Igor Susaeta

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plantetara eramandako hondakinak 2030erako %85 murriztea du helburu Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren zirriborroak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.