Erakundeek ez dute dudan jartzen tortura salaketak ikertu beharra

Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak Francisco Etxeberria hartu zuen atzo, legebiltzarrean. BERRIA.
gurutze izagirre intxauspe
2015eko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza planaren barruan, azken hamarkadetan izandako tortura salaketak ikertzen ari da Francisco Etxeberria antropologoa buru duen taldeak, Euskal Kriminologia Institutuaren babesarekin. Atzo Eusko Legebiltzarrean izan ziren, eta, Etxeberriak azaldu zuenez, «artxibo itzela» dago ikertzeko bertan. Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak Joxe Arregiren sumarioa eman zion Etxeberriari. Arregi 1981ean hil zen, torturen ondorioz. Agerraldi horrekin azaldu nahi izan zuten adituei eskura jarriko dizkietela erakundeak dituen artxiboak, ikerketarako. Otsailerako 3.587 salaketa jasoak zituzten ikertzaileek, baina egunetik egunera kopuru hori handitzen ari dela jakinarazi zuen Etxeberriak. Txostena datorren urterako egitea espero dute, «lan eskerga daukagu egiteko».

Erakundeen laguntza

Artxiboak arakatu eta ikerketa lanak egiteko erakundeen aldetik zailtasunik izan duten galdetuta, Etxeberriak ezetz erantzun zuen: «Inork ez digu esan ez zaiola ondo iruditzen egiten ari garena, ez maila pertsonalean, ez erakunde mailan». Ikerketak ondo bideratuta daudela uste du, «tartean dauden erakundeek ikusten dute badagokigula ikerketa hori egitea». Beraz, torturak pairatu izan dituztenak Euskal Kriminologia Institutuarekin harremanetan jartzera deitu ditu. «Aukera hau baliatu behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.