andoni egana
HITZ ETZANAK

Liburutegia

2018ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Barandiaran, Obras completas. Gran Enciclopedia Auñamendi. Resurrección María de Azkue, Hiztegia. A.Irala, Bat bitan banatzen da (kontxo!). S. Onaindia, Mila euskal olerki eder. Auspoa saileko liburu zerrenda. Pierre Lhande, En torno al hogar vasco. Sodoma y Gomorra (ño!). Grammaire francaise (sorpresa hau ere). Lecturas agropecuarias. Busca Isusi, Setas. Xabiertxo. Filosofiaren kondaira. J.M. Boards, Inglés práctico (ingelesez ere bai?). Las mil y una mejores poesías de la lengua castellana. Hiztegi erotikoa. Martín Ugalde, Nueva síntesis de la Historia del País Vasco. Iratzeder, Biziaren olerkia. Amuriza, Hitzaren kirol nazionala. Antonio Navarrete, Yudo (hauxe bai ez nuela espero!). Fernando Amezketarra. José Alemany, Nuevo diccionario de la lengua española. J.M. Torrealdai, Euskal idazleak gaur (ez zen etxerik ez zuenik). Manuel Lekuona Ahozko literatura. Hiru tomo. Etor, Mendiak. Tom Wolfe, La hoguera de las vanidades (ez nukeen sumatu ere egingo!). Horiek dira Lazkao Txiki hil ondoren Abalin eta Gurutzeta baserrietako bere gelatan Joxean Agirrek aurkitu zituen liburuetariko batzuk. Erdiak edo. Pertsona bati buruzko iritzia zituen liburuen bidez osa daiteke?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.