andoni egana
HITZ ETZANAK

Barau

2018ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Sigmund Freuden Die traumdeutung liburuan, ametsen interpretazioari buruzko horretan, azaltzen da Zarautz. Joango gara Fiturrera, egingo ditugu web-orriak, aipatuko du sarri-sarri Argiñanok, baina nekez lortuko du herriak hainbesteko oihartzuna duen beste inon azaltzea.

Halako liburu bati dagokionez, ez da modu arruntean azaltzen. Freudek aipatzen du ez dakit berari, bere lankide bati edo bere pazienteren bati Varaus edo Daraus edo Zarauz hitza agertu zitzaiola ametsetan eta ez ziola horri inongo logikarik aurkitzen. Harik eta gogoratu zen arte Espainiara egindako bisitaldi batean Donostiatik Bilborako trena hartu eta geltoki batean Varaus, Daraus edo Zarauz izeneko txartela irakurri zuela. Pasadizoa kontatzen dudan aldiro eransten diot epaia: «XIX. mendeko azken hiru edo lau urteetan egingo zuen bidaia hori. Orain Donostiatik Bilbora trenak bi ordu eta erdi behar baditu, pentsa zenbat denbora beharko zuen orduan. Ez zen ametsa izango, amesgaiztoa baizik!».

Euskotrenek hizkuntza eskakizunak jaitsi egin nahi dituela jakin genuen atzo. Zenbait postutako kontratazio berrietarako maila txikiagoarekin aski dela iritzi diote nonbait. B2 gehitxo jo dute tailerreko teknikari eta gidari kobratzaileentzat. Amesgaiztoa hau ere...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.