andoni egana
HITZ ETZANAK

Zenbakiak

2018ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Urte askoan eta bertsolari txapelketa mordoxka batean epaile izandako batek bota zidan lehengoan: «Oker adierazten dugula uste dut eta zuzendu egin beharko genukeela azaltzeko modua. Epaimahaiaren erabakiz gaurko saioko irabazlea hainbat punturekin halako da... dioenean, aurkezlea ez da errealitatea zehazki islatzen ari». Harriduraz begiratu nion, nik ez bainuen esamoduan akatsik sumatzen. «Epaimahaikideek» esan behar zen galdetu nion euskaldunok barruan daramagun filologotzarra ezin isilduta.

Ezetz erantzun zidan, okerra ez zela azalekoa, mamiari zegokiona baino. «Guk ez dugu erabakirik hartzen. Gu ez gara saioaren ostean gela batean elkartzen aurrena nor, bigarren nor eta seigarren zein erabakitzeko, gerra aurreko txapelketa haietan egin omen zuten gisan. Gutariko bakoitzak bertsoari puntuazioa eman eta bertsoaldia amaitzean papera pasatzen dugu dagokionak batuketak egin ditzan. Matematikak dira erabakitzen dutenak».

Hitzaren jolasean zenbakiak nagusi. Bitxia dirudi, baina behin neurtzen hasita modurik juxtuena izan daiteke. Norbaiten hitzaren itzala gainerakoen iritziaren gainetik ipintzea adinakoa behintzat bada. Kataluniako azken emaitzen ondoren, ez dakit alderdi konstituzionalista guztiek ulertu duten hori...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.