andoni egana
HITZ ETZANAK

Gogaitua

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Ostegun goizez ari naiz. Oraindik ez du argitu, baina badira bederatziak. Gaur omen da gertatzekoa. Hizpide nagusi da hedabide gehienetan. Adi segitu beharreko zentsura mozioa, nonbait. Eta ni... gogaitua harrapatu nau uneak.

Ez zait piperrik ere axola zein irtenbide emango dioten Madrilen sortu duten krisiari. Entzuten ditut batzuk eta besteak betiko diskurtso aspergarriari katigatuak, eta ihes egiteko gogoa sortzen zait. Demokraziaren helduaroaz hizketan sumatu nuen oraintsu Mariano Rajoy presidentea, eta gazteleraz hain polit zirudiena euskarara ekartzea aski izan nuen, askotan lengoaia egiak ezkutatzeko lagunik onena izan daitekeela frogatzeko. Bazekiat ze «helduaroz» ari haizen! «Joan eta harrapazank!» deitzen zioagu guk horri.

Gogogabetua naukate, baina zulo txiki batetik gustura ikusi-entzungo nituzke erabakia hartu beharreko jeltzaleen goi-bilera batean gertatzen direnak. Ez daukate samurra oraintxe. Aurrekontuei babesa ematea, Pedro Sanchezen laguntza eskaera, kataluniarren egoera eta hango alderdi nagusiek gaur hartuko duten erabakia... Zurrunbilo horretatik nola irten daitezkeen jakingo nuke gustura. Baina irten egingo dira. ( Ikusten? Ez dut politikari izateko balio. «Egin» ongi erabiltzen dut gehienetan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.