andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizi ezinda

2018ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urteeta erdi inguru da gertatu zela. Lau urte eta erdi eman zituen lana burutzen. Bera apur bat ezagutzea aski da denbora epe hori ez zuela egonean emango jakiteko. Gero, goizez goxokia eskaini zioten, eta iluntzerako kendu. Gogoan izango duzue Luix Baraiazarraren itzulpen lanaren kasu hura. Itzulpen sari nazionala eman zioten eta ondoren, barkamen eskea ere erantsita, lehiaketaren baldintzek ez zutela horrelakorik onartzen, eta kendu.

Santa Teresaren lana itzuli zuen euskarara Aita Luixek. Eta Santa Teresaren poematan zatirik ezagunena da, figura poetikoen zerrendan paradoxa zertan datzan azaltzeko behin eta berriz erabiltzen den hau: «Vivo sin vivir en mí, y tan alta vida espero, que muero por que no muero». Neuan bizi gabe, biziz...

Avilakoa zen Santa Teresa, eta lekaimea. Beti irudikatu izan dugu bere poema mistikoak landuz, argi baino itzal gehiagoko zelda bateko bakardadean. Aukera ona dauka orain Iñaki Urdangarinek leku berean eta antzeko egoeran bere bizitzako paradoxak modu artistikoan azaltzen ahalegintzeko. «Neurean bizi ezinda...» ez litzateke hasiera txar-txarra. Ez dakit, ordea, denborarik izango duen. Ez dakit zenbat urte eman behar izango dituen han. Egingo nuke, ordea, eta erdi izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.