andoni egana
HITZ ETZANAK

Sinetsi

2017ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Mundua balitz langabezia tasak zenbat egingo duen gora edo behera, kontsumo indizea non kokatuko den, barne produktu gordina zenbatekoa izango den, erraustegia noiz eta nola burutuko duten edo turista kopuruak zer joera hartuko duen soilik, arrazoi luke Mafaldak eta geratzea eskatuko genioke, gu jaisteko.

Badu bestetik ere, ordea. Zestoako Sastarrain. Hirugarrenez urtearen azken astean Mintzola Ahozko lantegiaren eskutik, bost-sei begiraleren babesean, 15 eta 21 urte bitarteko hogeita hamabost gazte bildu dira, Euskal Herri osokoak. Hitzak eta sormenak ditu elkartzen. Antzerki jardueratik datoz batzuk, bertso-eskoletan ibiliak badira, baita kantagintzan dihardutenak ere, literaturarako joera dutenak ere bai, bere burua ipuin-kontalari sumatuko du zenbaitek... Elkar ezagutu eta elkar elikatzea dute helburu nagusi. Egunero izan dute kanpotik heldu zaien gonbidaturen bat: Ines Osinaga, Eider Rodriguez, Ander Sagardoi, Unai Agirre eta Miren Artetxe... Haiekin ere partekatu dituzte euren nahi eta gabezia eta zalantza eta amets.

Nik sinisten dut. Dagokionak ere sinetsi behar lukeela iruditzen zait. Sormen bihurturiko hitzak gazte horiei kilimak egiten dizkien artean segi dezala munduak dantzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.