andoni egana
HITZ ETZANAK

Erpin

2017ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Ez da erraza gogoratzen zer, noiz eta nola ikasi genuen. Ikasi, gainera, beti da aditz labainkorra. Akaso ongi azaldu zizuten eta oker ulertu zenuen; litekeena da ongi ez irakatsi izana eta ondorioz, derrigor zuzen ez jasoa; oso litekeena da, baita ere, zerbait ongi ikasi eta gero, denborarekin, zeure komenentziara moldatu eta egokitu izana, hasieran zuen adiera aldaerak jateraino.

Lehengoekin ni ere, esango nuke Jon Lopategiri ikasi niola. Esango nuke, baina ez nago ziur. Erkina nire hiztegi propioan geratu da titi-mutur baino kume gehiago den kasuan, amaren titi-muturretik kanpo geratzen den animalia bakartu, gaixo eta errukarritzat. Kumeen artekobullying kasu natural bat, alegia. Hiztegi ofizialek besterik ere badiote: hatz erakuslea, gorputzez ahul eta gaixobera...

Hitz egiten dugu eta hitzak egiten gaitu. Hitza da denik altxor edo gaixotasun kutsakorrena. BECen igande goizez hasi zen bat eta segidan lau-bost ahotan azaldu zen ditxosozko erkin hori. Hizkuntza erkindu batean jardun arren han ez zen, ordea, erkinik, ez oholtzan, ez harmailan, ez zolan. «Erkin eta jarrai» beharko du gerora ere puska batean gure patuak. Baina zein ederra den tarteka erkin-en ordez erpin sentitzea! Bejondeizuela!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.