andoni egana
HITZ ETZANAK

Afaria

2018ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Hogeita bost-hogeitahamar urte izango dira. Lantegira deitu zidaten telefonoz Gipuzkoako herri batetik. Ohiko sarrera hitzak. Nik ez nuela bera ezagutuko, baina berak ni baietz eta... Kontua zen Euskadi Irratiak edo Euskal Telebistak edo zena zelakoak, orain ez dut gogoan eta gutxienekoa da, lehiaketa bat antolatu zuela Euskadi sustatzeko. Slogan bat asmatu behar zen, luzera jakin batekoa, eta irabazlearentzako saria milioi bat pezetakoa zen, 6.000 euro egungora ekarrita. «Semea eta biok aritu gaituk burua puskatzen eta ez zaiguk itxurazko ezer sortzen. Eta pentsatu diagu:'Andonik egingo dik lan hau ederki!'. Etorriko zaik zerbait hiri. Guri bidali eta guk aurkeztuko diagu lehiaketara. Eta irabazle suertatzen bagaituk, ordainduko diagu... afari bat ederra!».

Halako proposamenak ezin du gaiztotik egina izan. Bihurgune gutxiegi du. Ohituratik egina behar du. Eta okerragoa da hori. Badakigu gobernuek oro har lapurretarako joera handia dutela eta legeen bidez lapurrei bideak irekitzen dizkietela ere bai. Baina uste baino gehiagok imitatzen dituzte.

Tontoak listoa tontotzat hartzen badu, tontoa listoa eta listoa tontoa direlako da. Izan daiteke Groucho Marxen esaldia. Oscar Wilderena ez da. Batzuk besteen zigorrerako jaioak gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.