andoni egana
HITZ ETZANAK

Bide ertzetik

2018ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Militar baten alaba. Alemanian jaio zen, aitaren destinu herrian, nahiz estatubatuarra izan. Ume-umetatik eragin zion aitak kirolzaletasuna. Eskolako kirol jokoetan parte hartzen zuen eta Unibertsitatera heldu zenean bertako atletismo taldean sartu zen. Talde horretako entrenamenduetan sortu omen zen ideia. Bostongo maratoian parte hartuko zuen. Abiatu zen, argazkietan ikus daitekeenez arropa desegoki samarrarekin, trikot lodi eta praka luze zabalekin. Eta hirugarren kilometrorako sortu zitzaion lehen arazoa... Epaile gorbatadun batek, bere onetik kanpo eta oihuka, heldu eta gerarazi egin nahi izan zuen. Ez zuen lortu. Ondoan zeramatzan adiskideek galarazi zioten.

1967. urtea zen. Mende erdi pasatxo. Kathrine Switzer du izena eta garai hartan maratoietan parte hartzea ez zen legezko emakumeentzat. Bukatu egin zuen halere, eta emakumezkoen partehartzea legezkoa izan zedin borroka hasi. Lau ordu eta hogei minutu behar izan zituen maratoi batean eta bost urte bestean.

Egun hartan bularrean zeraman zenbakia, 261, sinbolo bihurtu da emakume kirolzaleentzat. Datorren azaroan Behobia-Donostiara etortzekoa dela jakin genuen atzo. Hitzaldia bat emango du eta korrikaldia egin. Hunkiturik txalotuko dugu bide ertzetik gunekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.