Albistea entzun

KRITIKA. Opera

'Norma' zoragarria

Emanaldi bikaina prestatu zuen Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak.
Emanaldi bikaina prestatu zuen Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak. OLBE Tamaina handiagoan ikusi

Jesus Mari Begoña -

2018ko maiatzak 25

'Norma'

Musika zuzendaria: Pietro Rizzo. Eszena zuzendaria: Davide Livermore. Abeslari bakarlariak: Anna Pirozzi, Diana Axenti, Gregory Kunde, Roberto Tagliviani, Itxaro Mentxaka, Vicenç Esteve. Musikariak: Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Abesbatza: Bilboko Opera Koroa. Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Eguna: Maiatzaren 22a.

OLBEk —distiraz arte mailan eta gustuz operazaleentzat—, bukatu du aurtengo opera denboraldia, zein eta Belliniren Norma tragediarekin; Bartzelonako Palau les Arts eta Madrilgo Reina Sofia eta Teatro Realekin batera egindako koprodukzioarekin, hain justu. Izan ere, zaila da, egun, protagonistak behar duen soprano ahotsa aurkitzea, hau da, tragediaren eta lirismoaren artean kulunkatzen den ahots zabalkundea izatea, baita bel cantoa menperatzea eta dramatismo plantak adieraztea ere.

Hori ondo bete zuen Anna Pirozzi sopranoak, eta zaleen garra bereganatu zuen antzoki honetan inoiz gutxi ikusi dugun oihu eta txaloaldiekin. Ahotsaren kontrol dotorearekin, Napoliko sopranoak argi eman zituen behe notak eta dirdai nota altuak, legato luzeak kateatu, gurguiluak, filadoak, messa di voce, intentsitatearekin jolastuz, emakume traizionatuaren rol dramatikoan: hala Casta Diva aria ezagunenean nola duo edo trioetan beste bakarlariekin batera.

Gregory Kunde tenorrak, berriz, nota altu indartsuak eta antzezmodu onak ditu, eta senar desleialaren rola sinesgarri bete zuen. Baina hasieran emaniko kantaldi ederrak ez zuen jarraipenik izan Adalgisarekin izandako duetoan. Une horretan, ahotsaren kontrolean zehazgabetasuna sumatu genuen, eta nekea hurrengoetan. Diana Axenti mezzoak, aldiz, bere ahots dardarkari baina zuzenarekin, gustuz abestu zuen emakume inozente eta engainatuaren rola. Sopranoarekin batera duo bikainak konbinatu zituen bai tinbrez zein adierazpenez. Roberto Taglivianik beharbada ez dauka horrenbesteko sakontasunik pertsonaiarako, baina, bere ahots-mailan, zabal, ziur eta ondo antzeztu zuen Oroveso druidaren rola. Rol laburragoetan, Itxaro Mentxaka mezzoak eta Vincenç Estevez tenorrak egoki abestu zuten.

Bilboko Opera Abesbatzak nik entzun diodan kantaldirik biribilena eskaini zigun, hasieran gizonezkoen koru indartsuarekin, eta gero kantaldi mistoarekin, bietan Boris Dujinek ondo zuzenduak.

Soinu eta ahots guztien aurrean, Pietro Rizzoren gaztetasuna ez da aitzakia izan abeslarien eta musikarien arteko mihiztadura kontzertatzeko: abeslari bakarlariaren tempoari egokitu zitzaion arietan, egoki atera zituen Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ñabardura lirikoak eta tragediaren bonbaziak, operaren osagaiak ondo adieraziz...

Davide Livermore eszena zuzendariak liluratu egin gintuen bere lanarekin. Dekoraturik gabe, eszenaren aurrean eta atzean bi pantaila fin-finak jarri zituen basoaren irudiak, suak, pertsonaien jarrera edo sentipenak azalarazteko. Bideo irudi bikainak izan ziren, eta zerikusi zuzena zeukatenak diskurtso musikalarekin edo historiarekin. Oholtzaren erdialdean, zuhaitzaren mukur erraldoia — agian haritzarena— ipini zuen biraka eta askotan irudien kontrako birak kontrajarriz. Enbor horrek balioko zuen aldarearen, emakume apaizaren pulpituaren, umeen etxearen edo zelten sinbolo moduan, argiztapen eta arropa egokiekin, Galiaren konkista irudikatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.

1 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Artea hezkuntzari so

Aitor Biain

'Pentsatzeko leku bat. Arte eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian 1957-1979' erakusketa jarri du Artiumek. Ekainaren 5era arte egongo da zabalik
<em>Zura eta ura</em> egitasmoaren sortzaile eta sustatzaileak, Aquariumeko atzoko aurkezpen agerraldian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Itsas portuen erradiografia bat

Alex Uriarte Atxikallende

Argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen 'Zura eta ura' egitasmoa aurkeztu dute Aquariumean
Langile bat Donostiako Trueba zinema aretoak desinfektatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Kulturak 2021ean emandakoaren errepasoa dakar 'Jakin' berriak

Erredakzioa

Ismael Manterolak eta Ainhoa Urienek idatzi dituzte 247. zenbakiko artikulu nagusiak. Beste hainbat sinadura ere bildu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.