Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak. Bizkaia

Belarra: «EAJk eta PSEk ez dute nahi ezer aldatzea»

Espainiako ministroa Bilbon izan da, Elkarrekin Podemosen ekitaldi batean. «Aliantza kontserbadoretzat» jo du EAJk eta PSEk osatutakoa
Ione Belarra hizketan, Elkarrekin Podemos koalizioko kideak ondoan dituela, atzo, Bilbon.
Ione Belarra hizketan, Elkarrekin Podemos koalizioko kideak ondoan dituela, atzo, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2023ko maiatzak 20 - Bilbo

Zazpi hizlarik hitz egin dute Elkarrekin Podemos koalizioak Bilboko Euskalduna jauregian egin duen ekitaldi nagusian, baina, guztien artean, batek erakarri ditu hedabideen arreta eta entzuleen txalorik beroenak: Ione Belarra Espainiako Eskubide Sozialetako ministroa Bilbon izan da —«etxean», berak esan duen moduan—, eta han, Elkarrekin Podemos koalizioarentzat botoa eskatzeaz gain, gogor jo du EAJren eta PSE-EEren kontra. Haren esanetan, bi alderdi horiek «aliantza kontserbadorea» osatzen dute, eta «ezer ez aldatzea» da haien helburu nagusia.

Batez ere, Etxebizitza Legea izan du hizpide Belarrak bere jardunean. Esan duenez, gaur egun «desberdintasun ardatz nagusia» da etxebizitza: «Errentetatik eta ezer ez egitetik bizi direnen eta alokairuan bizi direnen artekoa da desberdintasunik behinena». Alokairua «baliabideak herri klaseetatik goiko eliteetara lekualdatzeko ponpa» gisa definitu du: «Etxebizitza Legearekin hori aldatu nahi izan dugu, baina benetako borroka orain hasten da: maiatzaren 28ko hauteskundeak Etxebizitza Legeari buruzko erreferenduma izango dira».

Espainiako Gobernuan bazkide duten alderdiaren jarrera kritikatu du Belarrak, etxebizitzaren eta soilik baietz da baietz legearen inguruan gertatutakoaren harira: «Feminismoak inoizko garaipenik handienetako bat lortzen duenean, eskuina oldartu egiten da, eta PSOEri hankak dardarka hasten zaizkio».

Horregatik, Belarraren ustez, beharrezkoa da haien esparru politikoa gobernuan egotea: «PSOE bakarrik dagoenean badakigu zer gertatzen den, eta azken asteetan ikusi dugu, Arturo Espejo, itxura guztien arabera Mikel Zabalzaren heriotzaren erantzule dena, teniente jeneral izendatu dutenean».

«Atzamar bat ere ez»

Belarrarekin batera, Eneritz Madariaga Bizkaiko ahaldungai nagusia, Ana Viñals Bilboko alkategaia, Pilar Garrido Ahal Dugu-ko idazkari nagusia, Iñigo Martinez Ezker Anitza-IUko Antolakuntza idazkaria, Ismael Gonzalez Espainiako IUko Antolakuntza idazkaria eta Berdeak Equoko Joserra Becerra aritu dira hizlari ekitaldian. Hark ere etxebizitza eta horri buruzko legea izan ditu hizpide: «Bizkaian, azken berrogei urteetan berberak egon dira agintean, eta denbora horretan atzamar bat ere ez dute mugitu etxebizitzaren arazoa konpontzeko».

Madariagaren arabera, Elkarrekin Podemos da «erakundeetan etxebizitzarako eskubidea bermatuko duen indar bakarra», eta, horregatik, botoa eskatu du koalizioarentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Andoni Ortuzar eta Idoia Mendia, aurtengo otsailean, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketaren urteurren ekitaldian, Gasteizen. ©DAVID AGUILAR / EFE

EAJk eta PSE-EEk «gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek koalizio gobernuak eratzen lagunduko dute foru aldundi eta udal guztietan. Itunak ez du aipatzen instituzio jakinik, eta ez du argitzen zer jarrera hartuko duten PPren babesa behar dutenean

Maria Txibite, Zurekin Nafarroako ordezkariekin batzartu aurretik. ©J. M. / FOKU
Iriarte: «Gipuzkoan oraindik ez dago ezer idatzita»
<em>Egunkaria</em>-ren itxieraren 20. urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Madrilgo La Maliciosa ateneoan. ©J. DANAE / FOKU

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki, Berriemaile berezia

Zenbait gizarte mugimenduk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute Madrilen. Javier Gomez Bermudez, auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua, solasean aritu da Martxelo Otamendirekin, 'Egunkaria'-ko zuzendari ohiarekin. Epaileak nabarmendu du «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela 'Egunkaria' ixtea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...