Joan Mari Torrealdai (1942-2020). IRITZIA

Joan Mari joan zaigu. Nahigabe bikoitza

Andoni Sagarna - Euskaltzain osoa

2020ko abuztuak 2

Bai, joan zaigu, asko sufrituta. Gaixotasunak eta seguruenik gaixotasuna ekarri zioten bidegabekeriek eragindako sufrikarioak pairatu ditu. Lehenik eta behin, familiari eta lagunei bidali nahi dizkiet une honetan mindurik dudan bihotzetik nire doluzko goraintziak.

Asko dira Joan Marirekin izandako harremanen oroitzapenak. Ezagutu, 1969an ezagutu nuen, Euskaldunen Alfabetatzearen inguruko konturen batekin. Geroztik Jakin, Elkar eta Euskaltzaindia izan dira batez ere gure harremanen topaleku.

Gutxik bezalako formazioa zuen Joan Marik eta oso gutxik bezala eraman zuen bere jakinduria praktikara. Jakinduria modernoa zuen gainera. Kulturaren ikerketa soziologikoaren haize berriak ekarri zituen gure artera: Euskal idazleak gaur eta Euskal kultura gaur lanak dira, besteak beste, horren erakusgarri. Frankismoaren zentsura ikertzeko, gai horri buruzko dokumentazioaren bila, artxiborik ezkutuenetan murgildu zen. Bere ametsik maiteenetako bat Euskal Biblioteka Nazionala zen eta hori bultzatzeko ahalegin guztiak egin zituen. Zer esan, berriz, urtez urte, hainbeste urtean egin zituen euskal liburugintzaren analisiez, eta XX. eta XXI. mendeko euskal liburuen katalogoaz.

Euskaltzaindian, kide ez ezik, bidaide ere izan ginen hainbat bider, auzokideak izan garenez, elkarrekin joan izan baikinen osoko bilkuretara, joan-etorrietan geure bilkura partikularra, konfiantzazkoa, eginez.

Jarraituko nuke harekiko izan dudan estimua agertzen eta ez nuke bukatuko. Merezimendu handiko gizona, merezi ez zuen tratu ankerra jasan beharra izan duena.

Agur, bada, Joan Mari. Ez gaituk zurtz utzi; hire eredua eta hire emaitza oparoak gurekin gelditu dituk.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna