AEBak, zuri izateari uzteko bidean

AEBetako eta Mexikoko poliziak, San Diegoko mendietan. DAVID MAUNG / EFE.
2016ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
AEBak aldatzen ari dira, eta gero eta azkarrago. Oraindik zuri, anglosaxoi eta protestanteak dira nagusi, baina aldatzeko zorian dago. Dagoeneko gutxiengoan diren taldeetnikoetako haur gehiago jaiotzen dira zuriak baino, eta horrek panorama interesgarria marrazten du. Gizaki zuriaren nagusitasun luzea amaitzear dago? Baietz erantzuteko arrazoiak badaude, eta, ondorio demografikoez gain, izango ditu ere politiko, sozial eta ekonomikoak.

2014an, AEBetako Gobernuak 2060 arteko aurreikuspenak argitaratu zituen osaketa etnikoaren garapenaz. 100 milioi biztanle gehiago izango dituela aurreikusi zuen, 316 milioitik 417ra (324 milioitan dago orain), hazkunde esanguratsua jaiotzen beheranzko joera ikusita. Zuri protestanteak edo katolikoak gero eta zaharragoak dira, eta ume gutxiago dituzte. Eta gutxiengo etnikoek mapa aldatu dute: gazteagoak dira, pobreagoak, eta ume asko dituzte. Beraz, agerikoak dira ondorioak. Hamarkadaz hamarkada aldaketa handia egongo da.

2044rako, gobernuaren kalkuluen arabera, biztanleen erdiak baino gehiago ez dira zuriak izango. Datuetan, 2060erako hispanoak ez diren zuriak %43,6 izango dira —gaur egun %62,2—. Hispano gisara definitzen direnak, berriz, egungo %17,4tik %28,6ra igaroko da, eta nabarmen asiarren komunitatea haziko da, %5,2tik %9,1era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.