Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak. KONTRAKANPAINA

Gaur igandea da

Sustrai Colina -

2023ko maiatzak 20

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. ETB unon, Jagoba Arrasate Baionako udaletxeko balkoira irteten ikusi duzunean, Nafarroako presidente irudikatzen zenuen aspaldiko ametsaz oroitu zara. Txapeldunen Liga irabazi berri du Avironeko emakumeen taldearekin. Andrazkoekin Europako txapeldun izateak gizonezkoekin Espainiako Kopako finalera heltzeak baino meritu gutxiago duela iradoki du esatariak. Entrenatzailearen hileta-aurpegiari begirik kendu ezinik zabiltza. Ez da gutxiagorako. Inoren hizkuntza-eskubideak ez urratzeagatik, balkoitik bertsoa botatzea debekatu diote agintariek. Jokalariak eta zaleak Txoria-txori kantatzen hasi dira. Frantsesez.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Ahituta zaude, zure gorputzak ez du sei eguneko lan-asterik jasaten. Nostalgiaz gogoratzen duzu asteko lan-jarduna lau egunera murrizteko saiakera egin zen garaia. Nostalgiaz, erretiro-adina 71 urte ez zen sasoia.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Ez dakizu zure hezurrek ala gezurrek ahitzen zaituzten gehiago. Osasun-sistemak pribatizatu eta Sosakidetza eta Ondasunbidea bihurtu zirenetik, ordea, bi aldiz pentsatzen duzu medikuarengana joan baino lehen.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Parrandatik etxerakoan, bikote homosexual bat jipoitu dute bart.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Ez dakizu akidurak bozkatzera joaten utziko dizun, baina, joatekotan, autoz joango zara. Barre egin duzu diesel eta gasolina autoen salmenta 2035ean etengo zela zioen behialako iragarpena gogoratzean. Auto elektrikoek autonomia txikia dute oraindik. Txikiagoa pertsonek.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Zahar-egoitzen pribatizazioaren eta administrazioaren utzikeriaren aurrean, adineko talde batek eraikin huts bat okupatu eta zahar-etxe komunitario bat zabaldu du bizi zaren auzoan.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Irungo errefuxiatuen kanpamentua indarrez hustu du poliziak.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Aurten, lehen aldiz, abstentzioa saihestu eta boto-kontaketa errazteko, algoritmoak erabakiko du norbere bizimodu eta kontsumo-ohituren araberako bozka. Adimen Artifizialak esleitu dizun botoarekin suminduta zaude: aurrerakoia zinela uste zenuen.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Botoa eman aurretik, EH Bilduri zerrendetan ETAkide ohien bilobak aurkeztu izana leporatu diete gainontzeko alderdiek.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Drone batek ordu erdi lehenago Amazonen erositako Eider Rodriguezen azken nobela ekarri dizu sukaldeko leihora.

Gaur igandea da, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian, ez.

Gaur igandea da, 2043ko maiatzeko azken igandea, hauteskunde eguna Hego Euskal Herrian. Orain hogei urte, ez zela beranduegi jakin izan bazenu...

«Gaur igandea da...» kantatzen du Ruper Ordorikak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EAk iazko azaroan egindako kongresua. ©Oskar Matxin Edesa / Foku

EAk «bukatutzat» jo ditu alderdiko estatutu aldaketaren kontrako prozesu judizialak

Iosu Alberdi

Maiorga Ramirezen eta ildo kritikoko beste lau militanteren afiliazioa eten izanaren kontra egin du Arabako Probintzia Auzitegiak.

Sortuko buru Arkaitz Rodriguez, artxiboko argazki batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Guztiz aldebakarreko begirada» du filmak, Sorturen arabera

Xabier Martin

«Soilik ETAren indarkeria» jorratzen du Jordi Evolek, Rodriguezen ustez. Josu Elespe biktimak dio Urrutikoetxeak «auzo lotsa» ematen duela

<em>No me llame Ternera</em> dokumentaleko irudi bat. ©DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Hegemoniaren defentsan

Iosu Alberdi

Jordi Evoleren azken lanak hautsak harrotu ditu zenbait sektoretan, eta euskal gatazkaren gaineko kontakizunen inguruko eztabaida mahaigaineratu du horrek.

Usansoloren desanexioaren aldeko ospakizunak,iaz ©Marisol Ramirez / Foku

Bizkaiko Aldundiak eta Galdakaoko Udalak helegitea jarri diote Usansolo herri gisa erregistratzearen aurkako erabakiari

Edurne Begiristain

Madrilgo Auzitegi Nagusian aurkeztu dute errekurtsoa. Bizkaiko Batzar Nagusiek iaz hartutako erabakiari ezezkoa eman zion Toki Erakundeen Erregistroak, eta uko egin zion Usansolo udalerri gisa inskribatzeari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...