Albistea entzun

BOZ GORA

Euskaraz jori ariko diren politikariak

Arantxa Iraola -

2023ko maiatzak 20

Euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrera indartsua da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. VII. Inkesta Soziolinguistikoak berriki jakinarazitako datuak horra: haur guztiek euskara ikasi behar dutela iritzi dute herritarren % 89,3k, eta administrazioan sartzeko euskara jakin beharko dela, berriz, % 74,7k. Nafarroan %30 daude euskara sustatzearen alde. Aintzat hartzeko portzentajeak dira, baina, paradoxa badirudi ere, gai horren gaineko desadostasunak agerian direla heldu dira hauteskundeok: hilabeteotan ebazpen ugari eman dituzte epaitegiek administrazioak euskararen ezagutza eta erabilera bermatze aldera ezarrita dituen hizkuntza eskakizunen kontra.

Doi erreparatzen zaie egunotan hautagaien keinuei, hitzei eta esateko moduei. Haien hizkuntza gaitasunari ere begiratzen zaio usu. Elkarrizketak-eta egiteko orduan gaztelaniaren hautua egin dute hainbatek. Gutxieneko ezagutza bat izango dute gehienek, baina esan nahi duten hori erdaraz hobeto adierazten dutela sentitzen dute seguruenera. Herritarren parte handi bati gertatzen zaio hori bera. Ulertzekoa ere bada; hiztunen lehen hizkuntzak eragina du gaitasunean, eta euskaldun berriak eta jatorrizko elebidunak duela 30 urte baino bi aldiz gehiago dira orain, adibidez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Uharte bakanak dira, gainera, hiztun horietako asko.

Egoera hori delarik, euskarazko munduak eraikitzen jarraitzea ezinbestekoa da. Hizkuntza eskakizunak mundu berri honetara egokitzeko lege esparru berri bat ere behar da. Baina ereduak ere beharko dira bidean: euskaraz jori eta eroso jarduten duten politikariek, euskaraz naro leitzen dutenek, erruz lagundu dezakete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Andoni Ortuzar eta Idoia Mendia, aurtengo otsailean, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketaren urteurren ekitaldian, Gasteizen. ©DAVID AGUILAR / EFE

EAJk eta PSE-EEk «gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek koalizio gobernuak eratzen lagunduko dute foru aldundi eta udal guztietan. Itunak ez du aipatzen instituzio jakinik, eta ez du argitzen zer jarrera hartuko duten PPren babesa behar dutenean

Maria Txibite, Zurekin Nafarroako ordezkariekin batzartu aurretik. ©J. M. / FOKU
Iriarte: «Gipuzkoan oraindik ez dago ezer idatzita»
<em>Egunkaria</em>-ren itxieraren 20. urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Madrilgo La Maliciosa ateneoan. ©J. DANAE / FOKU

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki, Berriemaile berezia

Zenbait gizarte mugimenduk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute Madrilen. Javier Gomez Bermudez, auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua, solasean aritu da Martxelo Otamendirekin, 'Egunkaria'-ko zuzendari ohiarekin. Epaileak nabarmendu du «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela 'Egunkaria' ixtea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.