Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak. Politika fiskala

«Doikuntzak» ala errotiko aldaketa

Bozen ondoren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietan gobernatuko dutenek atzeratuz joan den zerga erreformari ekingo diote. EAJk eta PSE-EEk garbi utzi dute ez dutela «iraultzarik» nahi.

Xabier Martin -

2023ko maiatzak 26

Zerga erreformaren tiradera zabaldu dute bozen osterako EAJk eta PSE-EEk, berez 2020rako aurreikusia zutena hiru urteko atzerapenez egin dadin. Zerga sistemaren aldaketak ezin du gehiago itxaron, gizarte zahartu baten beharrei egoki erantzuteko premiak geroz eta gastu publiko handiagoa eskatzen baitu. Baina ez da izango «iraultzarik», EAJko iturriek hauteskunde kanpainan helarazi dutenez, «doikuntzak» baizik. Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak garbi esan du egungo sistema «orekatua» dela, eta «gehien dutenek gehiago» ordaintzen dutela jada. Euskal alderdien artean, ordea, eztabaida bizi-bizirik dago, progresibotasunak handiagoa izan behar ote duen. EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek eskatzen dute sistemak «justizia soziala» berma dezala, «progresibotasun handiagoaren bidez». Enpresen irabazien zergaren «ekarpen eskasa» ere aipatu dute koalizio horiek. Bi eredu daude aurrez aurre, beraz: egungo sistemari eutsi nahi diotenena, «egokitzapen batzuk eginda», eta errotiko aldaketak nahi dituztenena. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietan gobernatzen dutenek erabakiko dute, azkenerako, erreforma fiskala zein sakona izango den.

Ikusi gehiago: Nafarroa: Hiru zerga eredu aurrez aurre

Bilketa oso handiak izan dira azken urteotan, inflazio historikoak lagunduta. Kontsumoari lotutako zergek ogasunen bilketa puztu dute, batik bat BEZak; baina erreformak ezin du itxaron, besteak beste Espainiako Gobernuak zenbait zerga berri onartu dituelako, eta fiskalitatearen eskumena aldundiena den arren Hego Euskal Herriko sistemetan txertatuko dituztelako.

Madrilek Fortuna Handien Elkartasun Zerga ezarri du bi urterako, eta hura hemengo ondare zergarekin egokitzeko modua aztertzen ari dira oraindik euskal ogasunak. Oraingoz, EAJk eta PSE-EEk lortu dute zergadun aberatsei tasa handiagoak ezarri dizkien zerga hori —%3,5 eta ez %2,5— ez aplikatzea indarrean egongo den bi urteetako lehenean. Horrez gain, euskal ogasunen esku geratu dira bankuei eta energia alorreko konpainia handiei aldi baterako ezarritako zerga berriak ere. Zerga erreforma nahitaez abiatu da.

PPrekin lotutako erreforma

Estatuko erabaki horiek kudeatzeaz harago, baina, foru gobernuek bete-betean sartu beharko dute egungo zerga politikak islatzen dituen desoreken auzian. Lanari lotutako zerga, errenta zerga alegia, gero eta ekarpen handiagoa egiten ari zaio sistema osoari. PFEZak eta BEZak (progresibotasunik gabekoa) bilketaren %80 inguru ordezkatzen dute, eta, bien bitartean, enpresen irabaziak zergapetzen dituen zerga, sozietate zerga, bilketa osoaren %6 inguru baizik ez da gaur egun. Atzeraldi Handia iritsi aurretik, 2008an, enpresek ekarpen handiagoa egiten zuten beren irabazien bidez, baina azken erreformek kenkarien atea zabaldu zuten parez pare, eta sistema osoan haren ekarpenak ordezkatzen duen ehunekoa gain behera joan da.

2017ko azaroan, EAJk, PSEk eta PPk adostu zuten sozietate zergaren tasa %28tik %25era jaistea enpresa handientzat, eta, horrekin batera, kenkarien zerrenda gaurkotu zuten. PSE-EE orain esaten ari da zerga horretan aldaketa batzuk egin behar direla gutxieneko tasa erreal bat ordaindu dezaten. Europako Batasunean onartu dutenarekin lerrokaturik, %15ekoa litzateke sozietate zergaren tasa erreal gutxieneko hori.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, artxiboko irudian ©Luis Tejido/ Efe

EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan.
 

Egunkaria itxi eta 20 urtera

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.

Alzorriz eta Txibite, atzo. ©Jesus Diges / EFE

PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako

Jon O. Urain

Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat eragozteko».

Borja Corominas, Carlos Iturgaitz, Mikel Lezama eta Muriel Larrea PPko buruak, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta/ Efe

PPk esan du gobernuan sartzea «marra gorria» dela Eider Mendoza babesteko

Berria

Mikel Lezama PPren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die PP ez dela «makurtuko», eta botoak ez direla «doan» izango.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.