Silvia Carrizo

2015eko abuztuaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
(Caleta Olivia, Argentina, 1965)

Patagonian sortu zen, eta Patagoniako izaera, jatorri indigena aldarrikatzen du. La Platako Unibertsitatean egin zituen kazetaritza ikasketak. Caleta Olivia sorterrira itzuli eta FM San Jorge irratian eta El Patagónico kazetan aritu zen lanean. Baina XXI. mende hasieran Argentina astindu zuen krisiak atzerrira bultzatu zuen. Senarrak bazituen arbasoak Euskal Herrian, eta hark egin zuen bidaia lehenik; 2002an, Carrizo eta alaba iritsi ziren, eta Zumaian jarri ziren bizitzen, Gipuzkoan. Feminismoa «ezaugarri biologiko bat» balu bezala bizi duela esan ohi du. Euskal Herrira iritsita, hortaz, berehala konturatu zen emakume migratzaileak elkartzeko zerbait antolatu behar zutela. Horrela sortu zuten Malen Etxea —maputxe hizkuntzan, emakumea esan nahi du malen hitzak—. Emakume migratzaileen egoerei buruzko ikerketak egin ditu, eta kazetari gisa aritu izan da Herri Irratian eta Onda Vascan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.