Albistea entzun

Zinema. Estreinaldiak

Sail arrakastatsu baten hirugarren atala

Iron Man superheroiaren gaineko azkeneko atala Shane Black zuzendari gazteak egin du
Shane Blackek zuzendu duen bigarren filma da Iron Man 3.
Shane Blackek zuzendu duen bigarren filma da Iron Man 3. BERRIA

Gontzal Agote -

2013ko apirilak 24

Stan Lee gidoilari eta editoreak, Don Heck eta Jack Kirby marrazkilarien laguntzaz, Iron Man superheroia sortu zuen. Pertsonaiak 1963. urtean egin zuen lehen agerraldia Tales of suspense aldizkariaren barruan. Bost urte geroago, Iron Man bere saila izateko moduan zegoen, eta urte horretan, superheroiaren lehen aldizkaria jarri zen merkatuan.

Hasieran, Stan Leeren asmoa argia zen: garai hartako beste superheroi estatubatuar gehienen modura, Gerra Hotzeko gaiak landu nahi zituen, bereziki teknologiak eta negozioek komunismoaren kontrako borrokan zuten leku garrantzitsua aztertuz. Gerra Hotzaren amaierarekin, Iron Manen komiki aldizkarian lantzen ziren gaiak ere aldatuz joan ziren, eta azken urteotan terrorismo eta delinkuentziaren kontrako borrokan murgildu da superheroia.

Iron Manen atzean Tony Stark enpresa gizona dago. Bahiketa baten ondorioz, bularra kaltetuta gelditu zitzaion. Bizitza salbatu ahal izateko eta bere bahitzaileengandik ihes egiteko, armadura boteretsu bat asmatuko du. Hortik aurrera, gaizkiaren kontrako borrokan hasiko da Stark, Iron Manen izenpean. Zeregin horretarako, beste arma sofistikatu asko ere asmatuko ditu.

Etekin handia

Pertsonaiak 2008. urtean egin zuen paperetik pantailarako saltoa. Bolada horretan superheroien filmak arrakasta handia lortzen ari ziren, eta Marvel etxea bere katalogoari astindu ederra ematen ari zitzaion. Jon Favreauk zuzendu zuen zinemarako Iron Man, eta Robert Downey Jr.-ek hartu zuen superheroiaren rola.

Filmak harrera ezin hobea izan zuen. Kritika onak jasotzearekin batera, diru sarrerak ere paregabeak izan ziren. Lehen pelikula horretan, Downeyz gain, Gwyneth Paltrowek eta Jeff Bridgesek lan egin zuten. Pertsonaiaren sortzaileak, Stan Leek berak, rol txiki bat izan zuen filman.

Iron Man-en arrakastak sail zinematografikoaren jarraipena ekarri zuen. Hori baino lehenago pertsonaiak agerraldi bat egin zuen beste pelikula batean, Louis Letierrek zuzendu zuen The Incredible Hulk-en.

2010ean Iron Man 2 ailegatu zen, berriro ere Jon Favreauren gidaritzapean. Kasu horretan kritikak ez ziren batere onak izan, baina berriro ere oso emaitza ona lortu zuen superheroiaren istorio berriak zinema aretoetan. Lehen parteko pertsonaia gehienek errepikatu zuten, eta gaiztoaren rolean Mickey Rourke aktore ezaguna zegoen.

Bi urte geroago, Josh Whedon zuzendariak The Avengers pelikula estreinatu zuen. Pelikula horretan, Marvel etxeko superheroi talde handia elkartu zuen: Thor, Hulk, Amerika Kapitaina eta Iron Man, besteak beste. Filmak harrera beroa eduki zuen, aldeko kritika ugariak izan ziren eta emaitza ekonomikoa ere egundokoa izan zen. Horren ondorioz, dagoeneko The Avengers-en bigarren partea martxan da. Gauzak okertzen ez badira, 2015erako estreinatuko dute.

Bien bitartean, Iron Man 3 ailegatu da. Nobedade nagusia da frankiziak zuzendari berria duela, Shane Blackek Jon Favreauren lekua hartu baitu. Blacken bigarren film luzea da honako hau, aurretik Kiss Kiss Bang Bang egina zuen, Robert Downey Jr.-en parte hartzearekin.

Hirugarren honetan, Tony Stark enpresariak mugarik gabeko boterea duen etsai bati egin beharko dio aurre. Etsai horrek Starken unibertso pertsonala suntsitu du, eta horrek ahalegin handia egin beharko du bere mundua berreraikitzeko. Bilaketa oso gogorra gertatuko da, Starken erresistentzia behin eta berriro mugaraino eramanen duena.

'IRON MAN 3'

Zuzendaria: Shane Black. Aktoreak: Robert Downey Jr., Ben Kingsley, Gwyneth Paltrow, Don Cheadle, Guy Pearce, Rebecca Hall, James Badge Dale. Herrialdea: AEB.

Urtea: 2013.

Iraupena: 130 minutu.

Gaur estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian eta ostiralean, Hego Euskal Herrian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Epaileak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa epaitzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bertsogintzaren matematika

Miren Mujika Telleria

Hainbat faktorek egiten dute posible bertsolari txapelketa bat, eta faktore horien artean dago, noski, epailetza. Hogeita bat epaile arituko dira hasi berri den txapelketan bertso bakoitzari puntuazioa ematen. Zein da, baina, puntu horiek gora edo behera egiteko neurgailua?
Gozategi taldearen kontzertua, Donostiako Aste Nagusian. ©Gorka Rubio

30 urte, baina beti gazte

Maria Ortega Zubiate - Gipuzkoako Hitza

Gozategi taldea 30. urteurreneko biran ari da aurten, eta plazetako harrera «ikaragarria» izaten ari dela dio Asier Gozategi soinu jotzaileak. Bihar Urnietan joko dute, eta urriaren 15ean, Zarautzen.

 ©IRUNE IZQUIERDO

Erretzaile damutuen konpainia

Berria

Aingeru Epaltzak hirurogei urteen talaiara iristen ari den kazetari bat jarri du 'Erretzaile damutuen konpainia' eleberri berriaren ardatzean: Edu Saragueta. Komedia garratz eta erotikoa, gizarte nahasi baten erretratua eta, batez ere, nobela beltz petoa osatu du.

Piztu METAk hamabost proiektu hautatu ditu

Berria

Egitasmoak sustatzeko finantzaketa kolektiboa hasiko dute. Gipuzkoako aldundiak 70.000 euro jarriko ditu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...