Beatrice Molle. (Hendaia, Lapurdi, 1956)

2017ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Kazetaria da lanbidez Beatrice Molle. Urteetan EITBko langile izan da, Radio Euskadiko mikroan. Gaur egun, Mediabask kazetako erredaktore lanetan ari da kazetari gisa, eta, astean behin, editoriala idazten du astekarirako. Duela lau urte zendu zen Ximun Haran Enbata mugimenduko kide eta pilotari famatuaren alarguna da. Iazko abenduaren 16an atxilotu zuten, Luhuson, ETAren armagabetze herritarraren kontra egin zuten polizia operazioan. Bost eguneko atxiloaldiaren ondotik, aske utzi zuten, justiziaren kontrolpean. Bera da armagabetzea gauzatu beharra zuten Luhusoko etxearen jabea. Berekin batera, Mixel Berhokoirigoin, Jean Noel Etxeberri Txetx, Mizel Bergouignan eta Stephane Etxegarai ere atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.