Jaurlaritzak ez zituela bilerara deitu salatu dute Sortzen-ek eta sindikatuek

Erredakzioa
Donostia
2016ko abenduaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Selektibitateari eta PISAren emaitzei buruzko bilera egin zuten herenegun Eusko Jaurlaritzak eta hezkuntzako eragileek. Talde batzuek salatu dute, ordea, ez zutela batzarrera joateko gonbidapenik jaso. Batetik, sindikatuak falta ziren, ELAk, LABek eta Steilasek salatu dutenez; bestetik, Sortzen elkarteak ere azaldu Jaurlaritzak ez zuela bilerara deitu. Hezkuntza Sailaren jarrera salatu dute hirurek. ELAren esanetan, «kritikak isilarazteko asmoz» ez zituzten deitu; LABek uste du «denen iritzia» ez duela jaso nahi izan gobernuak; Steilasek ohartarazi du langileen ordezkariak «gutxietsi» egin dituztela; eta, Sortzen-en arabera, «bere bidea» egiten ari da Jaurlaritza, eragileak aintzat hartu gabe. Parte hartzearen alde azaldu dira lau talde horiek.

Gaiari buruz galdetuta, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak erantzun du «lan bilera bat» zela herenegungoa, eta horregatik ez zietela deirik egin sindikatuei. Selektibitateari dagokionez, jakinarazi zuen ekainaren 7an, 8an eta 9an izango dela ohiko deialdia. PISA probako emaitzei dagokienez, azterketa bat abian jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.