Haizeteak kalte materialak eragin ditu ipar partean

Baionan eta Donostian zuhaitz batzuk erori dira, eta arazoak sortu ditu trafikoan. Barakaldon aldamio bat bota du, eta Durangon, horma bat

Haizetearen ondorioz zuhaitz bat erorita, atzo, Donostian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
Erredakzioa
2020ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Haize bolada handiak izan ziren atzo arratsaldean Euskal Herrian, batik bat ipar partean, eta kalte material batzuk eragin zituzten.

Lapurdiko kostaldean, suhiltzaileek behin baino gehiagotan esku hartu behar izan zuten. Miarritzen orduko 128 kilometroko haizetea neurtu zuten, eta zenbait zuhaitz lurrera erori ziren. Baiona eta Hiriburu artean, zuhaitz bat erori zen errepidera, eta auto ilara luzeak eragin zituen arratsaldean zehar. Tren zerbitzuan ere arazoak sortu zituen haizeteak.

Gipuzkoan, orduko 135 kilometroko haizea ibili zen, eta Irunen eta Donostian eragin zituen kalte material handienak, batez ere arratsaldeko lehen partean. Donostian suhiltzaileek hamasei irteera egin zituzten —Gipuzkoan, denera, 40—, kalteak izan zirelako zuhaitzetan, leihoetan, eraikinetan eta hiri altzarietan. Hiru zuhaitz erori ziren Donostian; horietako handiena, Karlos I.aren hiribidean, eta trafikoari eragin zion, bide bat moztuta geratu baitzen. Bulebarrean jausi zen zuhaitz batek gizon bat harrapatu zuen, baina ez zen zauritu.

Bizkaian, Barakaldon, haizeakaldamio handi bat bota zuen, Gurutzetan, eta Durangon horma bat jausi zen, Komentu kalean. Ez da inor zauritu bietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.