Biktimek espetxe politiken informazioa edukiko dute

2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politikan aldaketak daudenean, haiei buruz informazioa emango die Espainiako Gobernuak «terrorismoaren biktimei». Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak bilera egin zuen atzo AVT biktimen elkarteko presidente Angeles Pedrazarekin, eta bilera ostean jakinarazi zuen biktimek espetxe politikaren berri izango dutela. Berri izateaz gain, haiei buruz iritzia emateko aukera ere izango dute biktimek, Gallardonen arabera. Biktimen Estatutuan «terrorismoaren biktimek» kapitulu propioa izatea onartu zuen Justizia ministroak, eskaera «logikoa» dela iruditzen zaiolako.

Hori bai, espetxe politikan aldaketak egiteko, presoek barkamena eskatzea eta egindako kaltea konpontzeko nahia adieraztea ezinbestekoak direla ekarri zuen gogora Justizia ministroak. Alde horretatik, gobernua behin eta berriz errepikatzen ari dena berretsi zuen; alegia, «amnistia eta indultu orokorrik» ez dela egongo. Pedraza pozik agertu zen Gallardonek azaldutakoekin, eta gobernuak hitzemandakoa beteko duen itxaropena agertu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.