Erreferendumeko galdera aldatu egin dute Eskozian

2013ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
EDINBURGO. Eskoziako Hauteskunde Batzordeak hala gomendatuta, Alex Salmonden gobernuak autodeterminazio erreferendumeko galdera aldatzea erabaki du. Lehen, «Ados al zaude Eskoziak herrialde independente bat izan beharko lukeela?» zen galdera; orain, «Eskoziak herrialde independentea izan behar al luke?» izango da. Aurreko galderak hautesleak baiezkoaren alde baldintzatzen zituela iritzita erabaki dute 2014ko galdeketaren formulazioa aldatzea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA