Frantziako aretoetara iritsi da '80 egunean' filma
ZINEMA. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean filma Frantziako zinema aretoetan estreinatuko da gaur, jatorrizko bertsioan —euskaraz— frantsesezko azpitituluekin. Guztira, 25 kopia banatu dituzte, eta horietako sei Parisko aretoetan emango dira, Irusoin eta Moriarti ekoiztetxeak jakinarazi dutenez. Frantziako banaketaz Epicentre enpresa frantsesa arduratu da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu