PSE-EEk eta PPk gaur hitz egingo dute deialdiaz

2014ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Eskubide guztiak. Bakea. Konponbidea leloarekin gaur arratsaldean Bilbon egingo den manifestazioan ez direla izango jakinarazi dute PSE-EEk eta PPk, eta ez dute EAJk, Sortuk, Aralarrek, EAk, Alternatibak, Gero Baik ELAk eta LABek antolatutako manifestazioaren inguruko iritzirik eman.

Guztiekin jarri da harremanetan BERRIA, baina gaur arte ez dutela hitz egingo, besterik ez dute esan. Astero bezala, Radio Euskadiko tertulian hitz egitekoa da Jose Antonio Pastor, PSE-EEko bozeramailea. Arantza Quiroga PPko presidenteak agerraldia egitekoa du 11:00etan. Abertzaleek elkar hartu izanari zer deritzoten jakinaraziko dute adierazpen horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.