Bielorrusia eta Polonia arteko mugako migratzaile kanpalekua desegin dute
MINSK. Bielorrusia eta Polonia arteko mugan zegoen migratzaile kanpalekua desegin zuten atzo, Bielorrusiako hedabideek eta Poloniako mugako indarrek adierazi zutenez. Minskek 2.000 migratzailerentzako pasabide humanitarioa eskatu zion Bruselari, eta prest agertu zen beste 5.000 beren herrialdeetara itzultzeko. Irakek migratzaileak itzultzeko lehen hegaldia egin zuen atzo Bielorrusiatik Kurdistanera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu