Migratzaileen aurkako bortxa bukatzeko eskatu du IOMek

Europako hainbat mugatan migratzaileen kontrako indarkeria erabiltzen da, erakundearen arabera.

Hainbat migratzaile erreka bat gurutzatzen, Turkian. ERDE SAHIM/ EFE.
2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
GENEVA. Nazioarteko Migrazio Erakundeak (IOM) Europako Batasunari eta 27 estatu kideei eskatu zien premiazko neurriak har ditzatela migratzaileen kontrako indarkeriaren aurka. Erakundeak nabarmendu duenez, gobernuz kanpoko hainbat erakundek egindako txostenetan jaso dute Europako Batasuneko itsasoko zein lurreko mugetan migratzaileen kontrako indarkeria erabiltzen dela. Eugeni Ambrosi erakundeko arduradunak nabarmendu zuenez, justifikaezina da zibilen aurka indarkeria erabiltzea, eta hori amaitzeko eskatu zion Europako Batasunari. Gainera, oroitarazi zuen taldekako kanporatzeak espresuki debekatuta daudela eta mugen kontrola nazioarteko arauak eta giza eskubideak betez egin behar dela. Ambrosik nabarmendu zuen asmo onen adierazle direla Europako hainbat estatuk migratzaileen egoera aztertzeko abiatutako ikerketak, baina azpimarratu zuen Europako hainbat mugatako egoera muturrekoa dela, eta hainbat herrialdek beren migrazio politikak hobetzeko betebeharra dutela. Estatu bakoitzaren independentzia alde batera utzita herrialde denek giza eskubideak betetzeko duten konpromisoa oroitarazi du Ambrosik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.