Migrazioagatik ezarritako larrialdi egoera martxora luzatu du Hungariako Gobernuak
BUDAPEST. Gaur zazpi urte pasatxo, 2016ko martxoan, migrazioagatik ezarritako larrialdi egoera 2024ko martxora arte luzatu zuen atzo Hungariako Gobernuak. Viktor Orban lehen ministroak sinatu zuen sei hileko luzapena, argudiatuta «2015etik gehiegizko immigrazioak Europari kalte» egiten diola. Egun, hesi luze bat eraikita dago Hungaria hegoaldean, Serbiarekin duen mugan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu