Moonek dio Trumpek Bakearen Nobel saria merezi duela

Ipar eta Hego Koreak ordutegi bera izango dute, eta Seulek mugan dituen bozgorailuak kenduko ditu.

2018ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
SEUL. Hego Koreako presidente Moon Jae-inen iritziz, AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek «irabazi beharko luke» Bakearen Nobel saria, Ipar eta Hego Korearen arteko bakea lortzeko sortu duen «testuinguruagatik». «Behar dugun bakarra bakea da», adierazi zuen atzo.

Moonek eta Ipar Koreako lider goren Kim Jong-unek ostiralean egindako bilera baikorraren ostean, bi agintariek bakea finkatzeko keinuak egin dituzte asteburuan. Kimek herenegun iragarri zuen hil honetan desegingo duela bere base nuklearra, nazioarteko adituen eta kazetarien artean. Horrez gain, larunbatetik aurrera bi Koreek ordu bera izango dute berriz —2015ean 30 minutu atzeratu zuen Ipar Koreakoa—. Seuli dagokionez, Defentsa Ministerioak iragarri zuen mugan dituen propaganda bozgorailuak kentzen hasiko direla gaurdanik. Trumpen eta Kimen arteko bileraz, AEBetako presidenteak Koreako mugan egiteko aukera nabarmendu zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.