Espetxe politika, bizikidetza lantaldera
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeak espetxe politikari helduko dio. Orain arte, biktimen alorrean oinarritu ditu bere lanak, eta atzoko bileran lau taldeek —PPk ez du parte hartzen— horri buruzko ondorioak aurkeztu zituzten. Horiekin, sintesi txosten bat egin behar du Ana Oregi lantaldeko presidenteak, eta hurrengo bileran —martxoaren 20an— aurkeztu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu