Kilometroak urriaren 2an Ibarran, lehenengoz berrituta

Lau gune egongo dira aukeran, eta Uzturpe ikastolako patioa egokitzeko asmoa dute lortutakoarekin

Artola, Sukia, Bengoa eta Ozaita jaia aurkezten, atzo, Ibarran. IDOIA ZABALETA / FOKU.
2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
IBARRA.Kilometroak jaia urriaren 2an egingo dute Ibarran (Gipuzkoa), eta, Uzturpe ikastolak antolatuta, eredu berria martxan jarriko duten lehen aldia izango da. Festaren xehetasunak atzo eman zituzten Nekane Artola Kilometroak Kultur Erakundeko lehendakariak, Usue Sukia eta Aitor Bengoa Kilometroen urteko Uzturpe Ikastolako zuzendariak eta Josu Ozaita Kilometroak jaiaren koordinatzaileak.

Lau gune egongo dira aukeran: Sormena, Haurren Hiria, Euskal Musikaren Ibilbidea eta Gastronomia, eta, gainera, hitzaldiak egongo dira, baita Piperraren Ibilbidea egiteko aukera ere. Eta 12:00etan, Txoriak Txori abestia kantatuko dute gune guztietan.

Ikastolako patioa eraberritzea izango da jaiaren xede.Sukiak azaldu du zergatia: Ā«Tamalez, egungo ikastolako patioa ez da jolas egiteko, esperimentatzeko edota kirola egiteko toki aproposena, eta arriskutsua ere bada, zenbait lekutanĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.