Foro Sozialak biktimak oroitzeko plaken alde egin du

Donostiako, Iruñeko eta Etxarri-Aranazko erasoak arbuiatu ditu, «birbiktimizazioa» eragiten dutelako

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
DONOSTIA. Udan zehar indarkeriaren hainbat biktima gogoratzeko plakei eginiko erasoak arbuiatu ditu Foro Sozial Iraunkorrak, argudiatuta «oinarrizko eskubidea» dela giza eskubideen urraketen biktima izan direnak «espazio publikoan oroitu ahal izatea». Foro Sozial Iraunkorraren esanetan, gisa horretako erasoek «birbiktimizazioa» eragiten dute, « baita mina ere beren gertuko senide eta lagunengan, beren familia politikoengan».

Etxarri Aranatzen (Nafarroa), Mikel Arregi gogoratzeko plaka bat ostu dute, eta beste hainbeste egin dute Iruñean, hiru aldiz, 1978ko sanferminetako gertakariak gogoratzeko monumentuan ezarritako plakarekin. Donostian, ETAren bost biktima gogoratzeko lurrean jarritako plakei eraso diete hirutan. Foro Sozialak uste du gertakari horiek «bizikidetza demokratikoa eraikitzeko abian den prozesuari kalte» egiten diotela, eta «aurrerapausoak emateko aukerak zailtzen» dituztela.

Bestalde, etzi eta etzidamu konbentzio bat du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPk, eta «kontakizun demokratikoari» buruzkoa izango da bertan landuko dituzten ponentzietako bat. Amaia Fernandez idazkari nagusiak azaldu du gai hori jorratuko dutela «EH Bilduren errelatoa nagusitzeko arriskua» dagoelako eta indar hori «ETAko kideen omenaldien atzean» dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.