Tarajalen bizirik atera ziren bi iheslarik lehen aldiz deklaratu dute epaitegian

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
CEUTA. Tarajalgo tragediaren ostean lehen aldiz deklaratu dute epailearen aurrean bizirik atera ziren lekukoek. L.A-k eta H.K-k bideokonferentziaz eman zuten atzo lekukotza, eta adierazi zuten guardia zibilek ke poteak eta gomazko pilotak bota zizkietela. 2014ko otsailaren 6an, hamabost iheslari hil zituzten Ceutako hondartzan. Ikerketaren arabera, 56 guardia zibilek hartu zuten parte operazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.