Albistea entzun

ZUZENDARIARI

Memoria, Usansolo eta hitzen ondoeza

Anttonmari Aldekoa - Otalora Zamalloa. -

2022ko azaroak 29 - Iurreta

Iurretako herria Durangotik desanexionatu berri, 1989an, udalerri legez martxan zebilen eta Goikolea zaharrean udaletxe berria inauguratzea egokitu zen 1993ko urtarrilaren 30ean. Han barruan, teilapean, batu ginen udal ordezkari-agintariak, Bizkaiko Foru Aldundiko agintari gorenak, albo-herrietako eta mankomunitateko ordezkari politikoak, herritarrak, dantzariak, bertsolariak, kantariak... Izan ziren diskurtsoak, izan ziren kantuak, ikusi genituen herriko dantzariak eta entzun bertsolariak. Izan ziren txalo, eupada eta zantzoak, izan ziren pozez, emozioz beteriko negar anpulu eutsi ezinak...Han ziren berrogeitaka lagun pankarta batekin: Usansoloko Udala noiz? Usansolo herri bat da.

Iurretarrak pozik, txalo, hitzaldi, dantza, txanpaina, pintxo, suziri, animo aseaz, pletoriko, eta mikrofonoan esatariak: «Eutsi eta animo usansoloarrok, iritsiko zarie, lortuko dozue. Hurrengoa zuena!».

Bat-batean, Diputazioko (h)agintariak artega eta oso haserre, aurkezle-esatariarengana: «Baina, baina zer darabilzu esaten, zer ari zara xaxatzen! Zuk, zuek ondo baino hobeto dakizue Usansolo sekula ez dela desanexionatuko. Usansolo sekula ez da udalerri izango!».

Hiztegira jo dut: sekula ez! horren interpretazioaren bila. Ez dut idoro, Ondoezak jota ihes egin ei du, edo autoezabatu da.

Iurretako udaletxe berriaren ertzean ziren usansoloarrek animoari eutsi eta ia 30 urtera udalerri berriko patroiaren jaiak, San Andres jaiak txanpainaz eta txapliguz ospatzen dihardute. Bizkaiko 113. udalerri izendatua izan da azaroaren 23an Gernikako Arbolapean. Aupa, Usansolo!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hutsaren bahea
Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.