Servini epaileak deklaratzera deitu du Martin Villa

2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
BUENOS AIRES. Espainiari hainbat alditan estradizio eskariak egin ondoren, Maria Servini epaileak erabaki du Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne ministro ohia Argentinara deitzea zuzenean. Deklaratzeko zita jarri dio irailaren 9rako, Argentinako kereilaren hango Auzitegi Nazional Kriminal eta Korrekzionalean, 12:00etan.

Aurrez, Servinik behin baino gehiagotan egin dio estradizio eskaera Espainiari. Aurrena, Espainiako ministroen kontseiluak bota zuen atzera horietako bat, 2015eko martxoan, eta auzitegiek ere jarrera bera izan dute ondoren. Gizateriaren aurkako krimenak egozten dizkiote Rodolfo Martin Villari, besteak beste, Gasteizko Martxoaren 3ko gertaerengatik.

Horiez gain, 1997ko amnistiaren aldeko astearekin lotutako krimenak eta beste batzuk leporatzen dizkiote: Rafael Gomez Jauregiren heriotza, 1977ko maiatzean, Errenterian (Gipuzkoa); Jose Luis Cano Perezena, 1977ko maiatzean, Iruñean; Francisco Javier Nuñezena, 1977ko maiatzean, BIlbon; Jose Maria Zabala Erasunena, 1976ko irailean, Hondarribian (Gipuzkoa); Maria Norma Mentxakarena, 1976ko irailean, Santurtzin (Bizkaia); eta Arturo Ruiz Garciarena, 1977ko urtarrilean, Madrilen. Garai haietan, Espainiako Gobernazio edo Barne ministroa zen Martin Villa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.