Euskal presoen auzia Madrilera eraman du Sarek

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun
MADRIL. Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataforma Madrilen izan zen, atzo, Espainiako hiriburuan euskal presoen auzia lantzen duen taldearen aurkezpenean. Azken hilabeteetan lantaldea osatzeko aurkezpenak eta saretze lana egiten aritu dira Madrilen, eta atzo aurkeztu zuten jendaurrean Acercar-Convivir [Hurbildu eta elkarbizi] taldea. Sareko ordezkariak, kolektibo berriko partaideak, eta Espainiako zenbait aktore eta kazetari ere izan ziren bertan.

Aitor Merino Iruñeko aktore eta zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia, eta EITBko Ur Handitan saioan egindako haur motxiladunen inguruko erreportajea aurkeztu zuten. Mahai ingurua egin zuten, ondoren. Bertan izan ziren Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea; Xabier Madariaga Ur Handitan saioko aurkezlea, eta, Peru del Hoyo, Kepa del Hoyo espetxean hildako presoaren semea. Moderatzaile lanetan aritu zen Beatriz Talegon kazetaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.