Hiru eguneko greba Nafarroako zahar etxeetan

2023ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
IRUÑEA. ELA, UGT eta LAB sindikatuek grebara deitu dute Nafarroako zahar etxeetan. Apirilaren 18an, 19an eta 20an egingo dute lanuztea, eta hitzarmen kolektiboaren negoziazioan dagoen «blokeoa» salatuko dute. Horrez gain, bi kontzentrazio egingo dituzte hilabete honetan: martxoaren 24an parlamentuan eta 29an Nafarroako jauregian.

2021eko maiatzean hasi zituzten sektoreko lehen lan hitzarmena sortzeko negoziazioak, eta hiru sindikatuek proposamen bateratu bat egin zieten patronalei. «Hainbat alditan elkartu gara patronalekin, baina oraindik ez dute proposamen bat egin guk exijitutako gutxiengoekin», kritikatu dute sindikatuek. Are gehiago, Nafarroako Gobernuari egotzi diote patronalen alde jarri izana. «Hark finantzatzen du sektorea, eta erantzukizun publiko bat ere badu».

Hitzarmenak 70 zentrotan baino gehiagotan diharduten 4.500 pertsonari eragiten die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.