Txinak ukatu egin du milioi bat uigur atxilotuta dauzkala

Berria -

2018ko abuztuak 14

PEKIN. Txinak ukatu egin du uigurrak berriz hezteko zentro sekretuak izatea. Nazio Batuen Erakundeko Arraza Bazterketa Ezabatzeko Batzordeak aurreko ostiralean jakinarazi zuen gutxienez milioi bat uigur dituztela atxilotuak doktrinatzeko zentroetan, «epaiketarik gabe, torturatuta eta betirako itxita». NBEk «txosten sinesgarriak eta ugariak» dituela zehaztu zuen. Uigurrak Xinjiang eskualdean bizi dira —hamabi milioi dira—, eta musulmanak dira. Txinako Giza Eskubideen Ekintzaileak taldearen arabera, iaz herrialdean atxilotutako lagunen %21 uigurrak ziren.

Txinako agintariek, baina, baztertu egin dute uigurrak atxilotze zentroetan izatea. Hu Lianhe Txinako Alderdi Komunistako Lan Departamentuko zuzendari nagusiaren hitzetan, «gezur hutsa» da hori, nahiz eta zehaztu duen «kanpaina berezi bat» egiten ari direla «muturreko terrorismoari» aurre egiteko: «Gobernuak inoiz ez du lotu terrorismoa erlijioarekin».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Pertsona bat terraza batean eserita, Bilbon. ©Aritz Loiola / FOKU

Kasuek nabarmen egin dute gora Hegoaldean: 932 positibo

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Guztira, 12.746 PCR proba egin dira, eta egindako proba guztien %7,31k eman dute positibo. Nafarroan bi pertsona hil dira azken orduetan, eta Bizkaiko zahar etxeetan hiru egoiliar.

Osakidetzako protesta, atzo, Donostiako Amara Berriko osasun zentroaren aitzinean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Osakidetzako «sakoneko arazoei» heltzeko eskatu dute sindikatuek

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Protestak egin dituzte lehen arretako zentroetan. Langile gehiago eskatu dituzte, eta murrizketetan «galdutakoa berreskuratzea». Osasun Sailak dio «benetako konpromisoa» duela «sendotzeko»

Ikasgela huts bat Hernanin, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Gero eta ikasle gehiago daude bakartuta ikastetxeetako kasuengatik

Uxue Rey Gorraiz

Jaurlaritzak esan du 80 ikasgela gehiago itxi dituela; ia 300 daude itxita Hegoaldean. Nafarroak laguntza emozionala emanen die ikasleei

Musukoek begiak estaltzen dituzten garai hauek

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna