Tiktoken jabe den enpresaren aurka jo du Trumpek

2020ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
WASHINGTON. Donald Trump AEBetako presidenteak agindu bat sinatu zuen herenegun herrialdeko enpresei debekatzeko Txinako Bytedance enpresarekin lan egitea. Konpainia horrek kudeatzen du Tiktok sare sozial arrakastatsua, Trumpek Pekinen espioitza tresnatzat daukana.

Tiktok sare sozialak AEBetan duen adarra saltzeko epea ezarri zioten AEBek Bytedance enpresari astelehenean: 45 egun eman zizkioten horretarako. Irailaren 15aren aurretik salmenta akordiorik ez bada sare sozial hori erabiltzea debekatuko duela iragarri zuen Trumpek. Izan ere, Microsoftek interesa zuen Tiktok bideo laburrak zabaltzeko sare sozialean, eta hura erosteko hitz egiten ari da plataformaren jabe Bytedance enpresarekin. Prozesua, beranduenez, irailean amaituko duela adierazi zuen igandean.

Aginduaren arabera, AEBek «gogor egin behar diete Tiktoken jabeei, segurtasun nazionala babesteko».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.