Migratzaileentzako kanpadendak jarri dituzte Bosnian

2021eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
SARAJEVO. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak salatu zuen herenegun ehunka migratzaile zeudela Bosnia eta Kroazia arteko mugan aterperik gabe. Salaketari erantzunez, Bosniako armadak 900 lagunentzako kanpadendak jarri zituen atzo Lipan, aipatu mugatik gertu.

Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 8.000 pertsona inguru sartu dira paperik gabe Bosnian, handik Kroaziara eta ondoren Europako beste herrialde batera igarotzeko asmotan. Horietatik 3.000 inguru mugako hainbat herritan sakabanatuta daude, negu gorrian eta aterperik gabe.

Bosniako Gobernuak egin ditu aurrez migratzaileak lekualdatzeko ahaleginak. Abenduaren 23an su hartu zuten Lipan jarritako hainbat kanpadendak, eta horren ostean bertako migratzaileak Birara eramateko asmoa agertu zuen gobernuak. Herritarrak eta udal gobernua, ordea, aurka agertu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.