Grezian 24 ekintzaile epaituko dituzte migratzaileak erreskatatzeagatik

2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ATENAS. Greziak 24 ekintzaileren kontrako epaiketa bat hasiko du gaur, herrialdeko Lesbos uhartean migratzaileei lehorreratzen laguntzeagatik. Guztiak ERCI Nazioarteko Larrialdiei Erantzuteko Zentroko kideak dira, Greziako kostaldean bilaketa eta erreskate lanetan aritu den GKEkoak. Giza trafikoa, diru zuritzea, iruzurra eta espioitza leporatzen dizkiete, eta 25 urtera arteko espetxe zigorrak eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA