Emakume bati eraso matxista bat egin diote Elorrion

Gizonezko bat atxilotu zuten abuztuaren 23an erasoari lotuta. Udalak gertaturikoa arbuiatu du, eta kezka azaldu

2021eko irailaren 2a
00:00
Entzun
ELORRIO. Elorrioko Udalak (Bizkaia) ohar batean jakinarazi duenez, herritar batek eraso sexista bat jasan du. Erasoen aurkako protokoloa aktibatu du udalak, «biktimari eta hareninguruari laguntza osoa» eskaintzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, abuztuaren 23an gizonezko bat atxilotu zutenbikotekideari eraso egitea egotzita. 39 urte ditu atzemandako gizonak.

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak arbuiatu egin du erasoa: «Azken eraso honek izugarri kezkatzen gaitu, eta irmotasunez errefusatzen dugu». Era berean, ohartarazi du indarkeria matxista ez dela «eremu pribatura mugatzen den arazo bat», baizik eta «lehen mailako gizarte arazo bat», «sufritzen eta aurre egiten dioten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.