«Euskara sustatzeko bidea» adostera deitu du Zupiriak

Euskara Sustatzeko Ekintza Planean hezkuntzan lortutakoaren «antzeko» itun bat egitea proposatu du

2022ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Hizkuntza politika berriak behar direla dioen diskurtso hedatuari heldu zion atzo Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak atzo, Eusko Legebiltzarrean, etaESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Plana proposatu zuen errezeta gisa. Aurten iraungiko den plana berritzeko prozesuan hezkuntzaren arloan lortutakoaren «antzeko» hitzarmen bat egitea proposatu zuen: « Eztabaidatu eta adostu dezagun datozen urteetan euskara sustatzen jarraitzeko bidea».

Gaur egun indarrean dagoen plana 2012an onartu zuen Patxi Lopezen gobernuak —Iñigo Urkullurenak berretsi egin zuen, 2013an—. «Ebaluazioa egitea» eta «datozen hamar urteetarako oinarriak erabakitzea» dagokiela esan zuen sailburuak. Azaldu zuen Euskararen Aholku Batzordean batzorde bat sortu dutela prozesu horretarako.

Esan zuen adituz osatutako talde «plural» bat dela batzorde hori, «datozen urteetarako hizkuntza politika eraikiko duena» eta «diagnostiko on bat egiteko eta diskurtso on bat eraikitzeko gai dena». Halaber, nabarmendu zuen lantaldeak ez ezik «kanpoko eragileek» ere parte hartuko dutela ESEP berritzeko prozesuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.