Migratzaileak kaletik botatzeko «estrategia» salatu du SOS Arrazakeriak

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko SOS Arrazakeriak«Poliziaren presioari» egotzi dio asteazkenean Bilboko San Frantzisko kalean jazotako istiluen sorburua. Elkarteak azaldu du udaltzainek identifikatzeko eskatu ziotela kalean zegoen pertsona bati, «arrazoirik gabe, deliturik egin gabe». Pertsona horren kexen ondorioz Poliziaren oldarraldia hasi zela esan du. Udaltzainen jokabidea «estrategia politiko» baten ondoriotzat du SOS Arrazakeriak: uste du migratzaileak botatzea dela haien asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.