Madrilek presoen ongietorriak zigortu nahi ditu

2021eko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaskak jomugan jarri nahi ditu euskal presoei espetxetik irtetean egiten zaizkien ongietorriak. Senatuan jakinarazi duenez, bere ministerioa lanean ari da Terrorismoaren Biktimen Babes Integralerako Legearen erreforma bat egin eta ongietorriak antolatzen dituztenak zigortzeko. Ministroak azaldu du lege erreformak biktimen aitortza indartuko duela, eta titulu berri bat jasoko duela, «biktimen duintasunaren errespetuarekin bateraezinak» diren ekitaldiak zigortzeko. Gaineratu du «erakunde terrorista» bateko kide orori egindako «omenaldi edo babes» ekitaldiak «iraingarriak» direla. Era berean, gogorarazi du auzitegiek sarri ez dituztela ongietorriak zigor arlotik ikertu, eta, beraz, ekitaldiok bide administratibotik zigortu nahi dituzte orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.