ETAk eragindako «min injustua» aitortzeko eskatu du Urkulluk

2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du «ezinbestekoa» dela ETAk eragindako «min injustua» aitortzea. Atzo bete ziren bost urte erakundeak desegitea iragarri zuenetik, eta kari horretara mintzatu zen Urkullu, Eldu enpresaren 60. urteurreneko ekitaldian. «Sufritzen duen gizarte bat, berreskuratu beharreko bizikidetza bat, horixe da ETAk utzi duen legatua». Jaurlaritza biktimen alboan egonen dela berretsi zuen.

Ahal Dugu-k «aurrerapen handiak» antzeman ditu giza eskubideen alorrean bost urteotan, eta atzo adierazi zuen «bide egiten» segitu behar dela, eta «jasandako sufrimenduak bidegabeak» izan zirela aitortu.

Ernai gazte antolakundeak, berriz, ezkerreko independentismoak egin dituen «urrats garrantzitsuak» azpimarratu zituen. «Gazteok duela 60 urte hasitako norabidean jarraitzen dugu lanean. Estrategia berrituz, Euskal Herri aske, sozialista eta feminista erdiesteko borrokan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.