Nafarroako Gobernuak «errespetuz» hartzen ditu alderdien negoziazioak
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako jarduneko presidenteorde Manu Aierdik esan du «errespetuz» hartzen dituztela alderdien arteko negoziazioak gobernu berria eratzeko. «Gu ez gara protagonistak; gaia parlamentuan dago», erantsi du. Hala ere, gobernuak ez du uste oraingo egoera luzatzea «desiragarria» denik, «ezin baita politika publikoei buruzko erabakirik hartu».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu